XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxean jan eta ezta erosi bear izaten; saldu, ta beste gauzak erosteko izaten da; ori guztia, zuaitzari lagundu gabe edo neke txikitxoa ematen duala.

Guretzat udareak, sagarrak, gereziak, gaztañak, muxikak, aranak, intxaurrak, eta abarr.

Abereentzat berriz aritz, pago, gaztain, arte, ta oien antzeko beste batzuek ematen dituzten aleak, ezkurr ederr, abereentzat jan egokia.

Boskarrena: zurak, olak, lan-gaiak.

Era ta mota askotakoak dira: gogor-zatarrak, gogorr-politak, biguñ-itxusiak eta biguñ-bikañak.

Ganbaretan sendoak bear izaten dira, abe, kapirio ta astazaldiak egiteko; ta okuilluetan ere, abe, ganbel, sare, tranpol, eta abarr; baita golde, pertika, aras eta orrelakoak ere: sendo-politak, solairu, mai, alki, ate, leio, apal, zizaillutan eta abarr: biguñ-itxusiak, indarrik bear ez dan eta ikusi bear ez diran tokietarako, nolanaiko gauzetarako; teillatu azpiko latak, lantegietan egindako gauzak tokietara eramateko zur-ontziak eta abarr egiteko: biguñ-bikañak, etxeetako gela nagusi ta elizetan jartzen diran apaingarri, kutxa, tresna boronbil eta orrelakoak egiteko.

Seigarrena: su egiteko.

Sua gauz askotako bearra izaten da: etxeak eta gu berotzeko; gobarak egiteko; lantegietan zernai egiteko; labeak berotzeko; burnia, beruna ta abarr urtzeko; meai zikiñak kentzeko; abereen bazkak (...).